MONDRAGONEKO BACek enpresa jarduera berriak abiarazteko proiektuen 4. belaunaldia sustatu du.
MONDRAGONEKO BAC enpresa jarduera berriak abiarazteko proiektuen 4. belaunaldia sustatzen hasi da. Jakina den modura, BACen asmoa da MONDRAGONen enpresen ekimenak abiarazteko prozesuak dinamizatzea, lankidetzaren bidez.
MONDRAGONeko BACen labela duten proiektuak MONDRAGON Fundazioan aurkezten dira, eta horrek aurrez ezarritako kudeaketa irizpideei jarraituz, behin-behineko finantzaketa definitzen du, baita finantziazio horren baldintzak ere. Horrenbestez, MONDRAGONeko BACeko dinamiken esparruan proiektu bat laguntzeko bete beharreko baldintzak honako hauek dira:
- Dibisio bat baino gehiagoko kooperatibek parte hartzeko proiektuak izatea.
- Ustez inpaktu eraldatzailea izan dezakeen eta anbizio handiko izaera duen proiektua izatea.
- Negozio Plana lantzeko erabateko dedikazioa duen sustatzaile liberatu bat egoteko aukera.
- Negozio Planak lantzeko gutxi gorabehera 9 hilabeteko epea.
MONDRAGONeko BACeko proiektuak sortzeko 4. belaunaldiaren esparruko proposamenak jasotzeko epea 2014ko azaroaren 4an bukatuko da. MONDRAGONeko BACeko proiektuen 4. belaunaldiko enpresa proiektuen informazioa osatzeko, telefono honetara deitzeko aukera dago: (943772064) eta, bestela, bidali mezua honako posta elektronikoko helbide honetara: morobengoa@iseamcc.net
Viewed 157 times
