Berariazko DREAMWORKS edizioa Internet Industrialaren eremuan.
DREAMWORKS saio honen helburua da Internet industrialaren eremuan negozio berriak sustatzea. Hori dela eta, oraingoan publiko xedetzat jotzen dira Internet industrialaren esparruan, lankidetzan oinarritutako ekintzailetzaren bidetik, negozio jarduera berriak sustatzeko asmoa duten kooperatibak.
Internet industrialaren DREAMWORKS saio monografiko honek honako formatua du:
1.- Honako hauen azalpenak Internet industrialaren negozio esperientzien gainean .
- CISCO (Pedro Almaraz, Marketin Estrategikoa)
- GENERAL ELECTRIC (Andrés Nieto, Kontu-Zuzendaria).
- ABERTIS TELECOM (Iony Razakamanantsoa, Marketin Estrategikoa).
- PETRONOR (José María Montserrat Aguadé, Ingeniaritza eta Mantenuko Zuzendaria).
2.- MONDRAGON Korporazioko enpresen azalpenak, Internet industrialaren arloarekin zerikusia duten negozio esperientzien gainean:
- DANOBATGROUP (Antxon Lz. Usoz, Berrikuntza Zuzendaria).
- FAGOR ELECTRÓNICA (Alberto Trancho, Seinale-prozesatzeko Zuzendaria).
- IK4- IKERLAN (Salvador Trujillo, Software-Ekoizpen Teknologietako Arduraduna).
3.- Kooperatiben arteko lankidetzaren bidez Internet industrialaren esparruan sustagarriak izan daitezkeen negozio aukera berriak identifikatzea..
4.- Azaldutako aukera eremu bakoitzaren aurrean bertaratutako enpresen jarrera: ideien hautaketa eta atariko ekipoen osaera (enpresa liderra eta laguntzaileak)
DREAMWORKS saio berri hau Otalora Jauregian egingo da, Aretxabaletan, 2014ko irailaren 25ean, goizeko 9:00etan. Egun osoko jardunaldia izango denez, bazkaria Otalora Jauregian bertan egitea aurreikusi da.
DREAMWORKS saio monografiko honetan parte hartzeko izena eman behar da; telefonoz edo e-postaz egin daiteke: 943 082 215 / mondragon-cp@mondragoncorporation.com
Viewed 132 times