Colour & Trim proiektuen sari banaketa.
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza Graduko 46 ikaslek euren proiektuak aurkeztu dituzte, Industria Diseinuko Berrikuntza Zentroak (DBZ) Maier S. Coop-en laguntzarekin antolatutako Colour & Trim formazioaren barnean. Horrela, ikasle bakoitzak ikasturte honetan Premiun alderdiarekin, Colour & Trim formazioan oinarrituta eta Maier Technology Centrek proposatutako planteamendu eta gaiarekin proiektu oso bat garatu dute.
Ikasleek Colour & Trim diseinu proposamenak landu zituzten, zeintzuetan Premium kontzeptua garatu zuten, automobilgintzaren sektorera emozioa eta logika (reason & emotion) eramanez.
Landu ziren proposamenak ibilgailuaren barruko eta kanpoko produktu hauetan zentratu ziren:
- Ibilgailuko aurrealdeko aginte-panela. .
- Atearen paneleko heldulekua.
- Aurrealdeko modulua.
- Ibilgailuko alboetako gainleihoak.
Materialen azterketa, berrikuntza, grafikoen aplikazioa, detailearen garrantzia eta osotasunaren armonia bezalako alderdiak hartu ziren kontuan proiektuak baloratzeko orduan.
Zazpi izan ziren nabarmendutako proiektuak hainbat kategorietan banatuta:
Proiektu onena:
- Aitor Calvo, Shinning/Mat proiektuarekin
- Beñat Garay, Substantiated Indulgence proiektuarekin
- Aitor Urbina, Boreal Heart proiektuarekin
Materioteka onena:
- Jone Ezcurra, Quiet Quality proiektuarekin
- Aitor Urbina, Boreal Heart proiektuarekin
Berritzaileenak:
- Xabier Abel, Flat Faces proiektuarekin
- Nerea Asensio, Peacock proiektuarekin
- Ane Castaño, H20 Prem proiektuarekin
Iturria: MONDRAGON.edu
Viewed 173 times
