Goi Eskola Politeknikoaren Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleek diploma jaso dute.
Testua: Mondragon Unibertsitatea / Argazkiak: G.L.H. / 2014ko uztailak 10, osteguna
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak 179 diploma banatu ditu, gaur arratsaldean, Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleen artean. Horrela, egindako ahalegina eta merezimenduak aitortu zaizkie 2012-2013 eta 2013-2014 ikasturteetan Elektronikako, Informatikako, Mekanikako, Robotikako eta Mantentzeko ikasketak amaitu dituzten ikasleei. Gonbidatutako 179 ikasleetatik, 106 2013-2014 ikasturtekoak dira eta 73 2012-2013 ikasturtekoak.
Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoko 7. eraikinean egin da ekitaldia, 18:00etan hasita. Aurkezpena Gorka Aretxagak egin du, institutu politeknikoaren koordinatzaileak. Aurkezpenaren ostean, Arrasateko Ointxe saskibaloi-taldearen entrenatzaile Josu Larreategik hartu du lekukoa, eta hitzaldia eman du, informazioaren eta komunikazioaren teknologien gainean. Diplomak banatutakoan, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile orokor Vicente Atxa arduratu da ekitaldia ixteaz.
Iturria: MONDRABERRI.com
Viewed 167 times