MU Europako DEWI proiektuan.

DEWI proiektuak hari gabeko sistemak ezarri nahi ditu hainbat arlotan, horien artean ibilgailuak, trena, aeronautika eta eraikuntza. Gainera, interoperabilitate esparru bat lortu nahi da, arlo bakoitzean erabiltzen diren metodoak eta sistemak besteetan ere erabili ahal izateko, kostuak eta denbora aurrezteko. Proiektu honetan partaide dira Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa, ETIC, Mondragon Korporazioa eta Fagor Elektronika, Mondragon Korporazioaren ordezkari gisa. Beste hainbat enpresa handik ere parte hartu dute: Volvo, Philips, NXP, AVL eta Valeo, besteak beste.

Proiektua hasteko ekitaldian Mondragon Unibertsitateko Goi eskola Politeknikoko seinale eta komunikazioen teoriaren arloko ikertzaileak joan ziren, ETIC, Acciona eta Acordeko ikerlariekin batera.

Iturria: MONDRAGON.edu

 

like0

Viewed 215 times