European Teacher Education Network-en urteko biltzarrean hartuko du parte MUko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak
MUko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko hiru ordezkarik esku hartuko dute Europako Hezkuntza Fakultateen Elkarteak (ETEN. European Teacher Education Network), Alemanian, antolatu duen urteko biltzarrean. ETEN Annual Conference 2014 egingo da apirilaren 3tik 5era, Leipzig-en, eta bertan, besteak lan batzuen artean, MUko ikerlariek egingo dituzte hiru aurkezpen jorratzeko nazioartekotzea, praktika gogoetatsuak eta hezkuntzarako teknologien gaiak
Gainera, aurkezpenak egiteaz gain, Pili Sagasta, Arantza Mongelos eta Txema Egaña Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ordezkariek baliatuko dute egonaldia prestatzeko, 2015eko irailean, HUHEZIn egitekoa den urteko ETEN Konferentzia laburra.
Leipzig-eko unibertsitateak eta ETEN sareak antolatu dute konferentzia. Sare horretan bilduta daude Europako 50 Hezkuntza fakultate baino gehiago, eta oso erakunde garrantzitsua da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko nazioarteratzerako estrategian, bertatik bideratzen direlako HUHEZIk Europan dituen unibertsitateen arteko bitariko hitzarmen eta Hezkuntza graduko Erasmus ikasleen joan-etorri gehienak.
Iturria: MONDRAGON.edu
Viewed 142 times