Berariazko DREAMWORKS edizioa Smart Cities gainean.
DREAMWORKS saio honen helburua da Smart Cities eremuan negozio berriak sustatzea. Hori dela eta, oraingoan publiko xedetzat jotzen dira Smart Cities esparruan, lankidetzan oinarritutako ekintzailetzaren bidetik, negozio jarduera berriak sustatzeko asmoa duten kooperatibak.
Smart Cities esparrurako DREAMWORKS saio monografiko honek honako formatua du:
1.- Kanpoko enpresen azalpenak, Smart Cities arloan dituzten negozio eredu berrien esperientzien gainean .
- DONOSTIAKO SUSTAPENA (Ana Aizpuru, Ekonomia Iraunkorraren Arduraduna).
- TELEFÓNICA (José Luis Núñez, Smart Cities Negozio garapen alorra- Gerentzia).
- URBIÓTICA (Antoni Brey, Zuzendari Gerentea).
- SCHNEIDER ELECTRIC (Joaquim Daura Ayza, Eraginkortasun Energetikoaren alorreko Merkataritza-Arduraduna)
2.- MONDRAGON Korporazioko enpresen azalpenak, Smart Cities rloan dituzten negozio eredu berrien esperientzien gainean:
- FAGOR ELECTRONICA (Rosa María Martínez, 2020 Hiria proiektuaren arduraduna).
- ETIC – Embedded Technologies Innovation Center (Natividad Herrasti, Zuzendari Gerentea).
- LKS INGENIERÍA (José Ignacio Martínez, Arkitektoa, eta Mikel Cepeda, Arkitektoa).
3.- Kooperatiben arteko lankidetzaren bidez Smart Cities esparruan sustagarriak izan daitezkeen negozio aukera berriak identifikatzea..
4.- Azaldutako aukera eremu bakoitzaren aurrean bertaratutako enpresen jarrera: ideien hautaketa eta atariko ekipoen osaera (enpresa liderra eta laguntzaileak)
Smart Cities esparruko DREAMWORKS saio monografiko hau Otalora Jauregian egingo da, Aretxabaletan, 2013ko abenduaren 11n, goizeko 9:00etan. Egun osoko jardunaldia izango denez, bazkaria Otalora Jauregian bertan egitea aurreikusi da.
DREAMWORKS saio monografiko honetan parte hartzeko izena eman behar da; telefonoz edo e-postaz egin daiteke: 943 082 215 / mondragon-cp@mondragoncorporation.com
Viewed 174 times