MGEP Konputazio Txertatuen IV. Jardunaldian.
Sistema Txertatuen Masterreko ikasleak diren Aitor Arrieta, Irune Agirre eta Ane Alberdik Konputazio Txertatuen IV. Jardunaldian parte dute, eta bertan “Testing Architecture with Variability Management for Embedded Distributed Systems” izenburua duen artikulua aurkeztu dute; artikulu horrek Masterreko lehen kurtsoan garatu duten proiektuko emaitza batzuk jasotzen ditu.
2012-2013 ikasturtean masterreko lehen urtean egindako proiektuan gurpildun aulki baten prototipoa garatu zuten; aulki horrek ezinduari laguntzen dion pertsonari automatikoki jarraitzen dio. Prototipo horrek teknologia infragorria erabiltzen du jarraipena egiteko.
Artikulu honetan sortzaileek N gailu testeatzeko modeloetan oinarritutako arkitektura proposatzen dute. Horri esker, garatutako prototipoaren balidatze kostuak murriztu daitezke.
Iturria: MONDRAGON.edu
Viewed 122 times