MUk berrikuntza eta ekintzailetzako zentroa zabalduko du Bilbon
Bilbao Ekintzak oraintsu arte Uribitarten okupatzen zituen lokaletako giltzak eman zizkion egubakoitzean Mondragon Unibertsitateari, honek MU-BBF (Bilbao Berrikuntza Faktoria)proiektua abian jartzeko.
Bilboko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak udalaren lokal horien lagapena hamar urtez arautuko duen lankidetza-hitzarmena sinatu zuten apirilean, eta akordio horri esker, egubakoitzaz geroztik, guztira 5.900 metro koadroko berrikuntza garatzeko gune berria izango du MUk Bilboko erdigunean.
Berrikuntza eta ekintzailetzaUnibertsitateak berrikuntzaren eta ekintzailetzaren arloetan emango du irakaskuntza. Graduko tituluak, masterrak eta etengabeko prestakuntzako programak emango dira. Prestakuntza programekin batera, gradu-amaierako proiektuak eta master amaierako proiektuak garatuko dira. Era berean, ikerketa eta jakintzaren transferentziako jarduerak sustatuko dira.
Honek guztiak sormena zein berrikuntza erraztuko ditu. Gainera, aukerak eskaintzen dituzten sektore berrietara zuzendutako enpresa-ekimen berriak sustatzea eta erakartzea ere izango da laborategi berri honen asmoetako bat. Helburu hauek enpresen inkubazioaren bidez eta jarduera ekonomikoaren adar desberdinetan sortzen diren ideia berritzailek garatu eta bultzatzetik sortuko dira.
Zentro berri horren xedeak prestakuntza ematea, enpresen inkubazioa eta sendotzea izango dira. Proiektuaren sustatzaileen arabera, jokaera honek ekonomia berriro eraldatzeko prozesu bati aurre egin beharrari erantzuten dio; ekonomiaren eraldaketak berrikuntzan eta ekintzailetzan oinarritzea beharrezko da-eta.
Iturria: GOIENA.net
Viewed 154 times