FIRST TECH CHALLENGE munduko lehiaketa hasiko da apirilaren 24an Estatu Batuetan
Dena prest daukate Estatu Batuetara joateko: robota eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Goi Mailako hainbat Heziketa Ziklotako 9 ikasleak.
Pasa den martxoaren 17an, Tarragonan, European Robotics Festival-a burutu zen, Europako gazteentzat robotikaren arloan egiten den ekitaldirik garrantzitsuena. Lehiaketan 2.000 pertsonatik gora bildu ziren ondorengo kategorietan: Jr.Lego League, Lego League eta, Europan lehen aldiz 18-23 urte arteko gazteei zuzenduta, First Tech Challenge (FTC). Kategoria ezberdinetan parte hartu zuten 4 talde euskaldunak saritu zituzten, horien artean, Robotek taldeak FTC kategorian lortu zuen finalista saria azpimarratu behar da (Robotek Mondragon Goi Eskola Politeknikoko lanbide heziketako 9 ikaslek osatzen dute). Sari horri esker, Robotek taldea zuzenean pasako da St.Louis-en (Missouri, AEB) apirilaren 24 eta 27 bitartean burutuko den mundu mailako finalera.
Iturria: MONDRAGON.edu
Viewed 85 times