Ideia laborategiak ardatz hartuta Komunikaldiak 2013 egiten dabiltza gaurko egunez

Garaia berrikuntza gunean ideia laborategien inguruko jardunaldiak egiten dabiltza egun guztian zehar. Huheziko ikasle zein komunikazio munduko profesional desberdinek berrikuntzaren inguruan jardungo dute bertan.

595 (id: 341050)

Gaur eguaztenez HUHEZIk urtero antolatu ohi dituen Komunikaldiak 2013 jardunaldiak egiten dabiltza Garaia Berrikuntza gunean. Aurtengo ekimenerako Ideia Laborategien gaia aukeratu dute HUHEZIko arduradunek, eta helburu horrekin kontzeptu honen inguruan adituak diren zenbait irakasle eta profesional gonbidatu dituzte jardunaldietara.

Mondragon Unibertsitateko Jon Altuna errektoreordea izan da hain zuzen gaur goizez Garaiara hurbildu diren 90 ikasle zein profesionalei ongi etorria egin diena. Behin jardunaldien aurkezpena bukatuta, Renoko unibertsitateko Tania Arriagak Ideia Laborategien kontzeptua azaldu die Garaia guneko auditoriora hurbildutakoei. Arriagak Estatu Batuetan zein Finlandian martxan jarri diren zenbait esperietzia, eta gure inguruko zenbait enpresek garatutako proiektuak azaldu ditu.

Bere ostean Collective Intelligence taldeko George Por-ek komunikazioaren arloko berrikuntza prozesuei buruz jardun du. Por-ek talde lana sustatzearen garrantzia azpimarratu du, bere ustetan gaur egun berrikuntza ez delako pertsona bakarrak izan dezakeen ideia soil baten oinarritzen, talde lan oso baten baizik. Honez gain krisiak luzerako joko duela iragarri du, eta bertatik irtetzeko giltza berrikuntzak duela gaineratu du.

595 (id: 395449)

Kafea hartzeko atsedena egin ostean, Goio Aranak HUHEZI eta Goiena komunikazio taldeak martxan jarri duten idea laborategiaz hitz egin du. Estatu Batuetan martxan jarri diren ideia laborategi desbedinen esperientzia ezagutzen dabil Arana azken egunotan, eta gaurko hitzaldia San Frantziskotik egin du bideokonferentziaz.

Honen ostean Dinamik Ideas taldeko Mange Manowell, H-Eneako Eukene Barrenetxeak eta Basque Ecodesigne-ko Gorane Ibarrak mahai ingurua egin dute goizeko egitarauari amaiera emateko. Arratsaldean berriz ekintzailetasuna sustatzeko dinamikaz jardungo dute Komunikaldiak 2013a itxi aurretik.

Iturria: MONDRABERRI.com

like0

Viewed 163 times