Mondragon Unibertsitateak sare elektriko adimendunen gaineko mintegia antolatu du, merkatuko aukerak aztertzeko
Jardunaldi honen helburua sare adimenduenen inguruko kontzeptu orokorrak, egungo egoera, esku hartzen duten teknologiak, sare horiek hedatzeko egungo kasu errealak eta tartean diren eragile nagusiak azaltzea izan da. Bestalde, inguruko enpresek gai horri buruz gehiago jakitea eta horrela, epe laburreko eta ertaineko ikerketa-lehentasunak finkatzea eta etorkizuneko merkatuko aukerak aurkitzea lortu nahi ditu MUk jardunaldi honen bitartez. Euskadin lehen urratsak ematen ari dira SmartGrid edo sare adimendunak ezartzeko, argindar-hornidura eraginkorragoa eta seguruagoa lortzeko.
Ohiko sare elektrikoa, sorkuntza zentralizatua izateko diseinatua eta norabide bakarreko garraio- eta banaketa-sarea duena, bilakatzen ari da eta horren ordez etorriko den sareak informazioa ulertu, barneratu, landu eta erabiltzeko gaitasuna izango du, informazio- eta komunkazio-teknologiei (IKT) esker. Gauzak horrela, argindarra banatzeko sareek helburu horiek lortzeko ahalmen handia dute, sare adimendun edo SmartGrid-en garapenari esker. Sare horiek erraztu egiten dute banatutako sorkuntza eta mikrosorkuntza –energia berriztagarrien sorkuntza barne hartuta- eskariarekin integratzea. Horri esker, hobeto kontrolatu ahal izango dira muturreko kargak eta energia-eraginkortasuneko programak. Gainera, eskariaren kudeaketa lagungarri izango da erabiltzaileak kontzientzia hartzeko, etxeko faktura elektrikoa murrizteko aukera emango baitio.
Euskadi 2020 Estrategia
Euskadiko 2020 Energia Estrategiak (3E2020ak) helburu argiak ditu. Lehen mailako energia-kontsumoan 2008ko maximo historikoa ez gainditzea, 2020an. Horretarako, energia-eraginkortasunaren aldeko ekintzak sendotu egingo ditu sektore guztietan. 2020an petrolioaren azken kontsumoa 2010ekoarekiko % 9 murriztea. Nola? Garraioaren sektorearekiko atxikipena, ibilgailu elektronikoaren erabilera —37.100 ale merkaturatuz— eta errepideko garraioan ordezko energiak % 15 izatea bultzatuz. Energia berriztagarrien aprobetxamendua % 87 handitzea, 2020an 905.000 petrolio-tona baliokidera iristeko: alegia, berriztagarrietako kuota % 14koa izateko, azken kontsumoan. Eta sorkuntza elektrikoan, kogenerazioaren eta berriztagarrien partaidetza areagotzea, 2010eko % 18tik 2020ko % 38raino.
Iturria: MONDRABERRI.com
Viewed 187 times