Koniker kooperatibak 10 urte egin ditu!

Bittor Errarte zuzendariak azpimarratu du kooperatibak proiektu handiak prestatzeari ekin diola. Ekitaldian omenaldia egin diete Joxean Alustiza eta Eduardo Beltran de Nanclares lankide ohiei.

595.Koniker.10urte.Guztiak (id: 346105)

Koniker kooperatibak 10. urteurrena ospatu du gaur eguerdian, Garaia Berrikuntza Gunean.

Bittor Errarte zuzendariak azpimarratu du Konikerrek lortu duen heldutasuna. Egun 20 proiektutan lanean ari da. Konikerrek honela definitzen du bere burua:

Irabazi asmorik gabeko teknologia zentroa da. Erabilgarritasun publiko aitorpena du eta konformazioko eta mihiztadurako prozesuekin lotutako teknologia berriak ikertzen eta garatzen espezializatuta dago”.

595.Koniker.10urte.Garaian. (id: 374240)

Kooperatiba hau 9 lagunek sortu zuten, eta orain 35 pertsonek osatzen dute. “Gainera kopuru hori hazten doa”.

Zuzendariak azaldu du Koniker 20 proiektu ezberdinetan buru-belarri ari dela. Horretarako, “beste kooperatibekin sinergia estuak” eraiki dituzte.

Zuzendariak nabarmendu du kooperatibako langileen bi herenak 5 urte baino gehiago daramatzatela Konikerren, “nahiz eta sektore honetan joan-etorriak ugariak izan”.

595.Koniker.10urte.Omenduak (id: 457002)

Finantzei dagokienez, zuzendariak adierazi du “balantza osasuntsua” dela. Erronka nagusiak ere aipatu ditu, besteak beste:

Koniker ezagutzera eman, erlazio bikainak eraiki, bazkideen parte-hartzea handitzea Konikerreko bizitzan,…

Bittor Errartek ukatu du “gaur egun Koniker esperientzia gabekoa dela esan daitekeenik”. Esperientzia dauka, “eta ez soilik Industria arloan”.

595.Koniker.10urte.Luntxa (id: 489737)

Zuzendariak azpimarratu du Konikerreko “pertsonak ondo baloratuta daudela, bai kanpoan, baita barruan ere. Jende irekia da”.

Etorkizunari “baikor” begiratzen dio: “Proiektu handiak prestatzen hasi gara, eta nazioartean gabiltza”.

Ekitaldian, Konikerrek omenaldia egin die 9 urtez kooperatiba honetan lan egin duten bi pertsonei: Joxean Alustiza eta Eduardo Beltran de Nanclares. Gustora eta esker onez jaso dituzte oroigarriak.

Era berean, antolatzaileek gogoan izan dituzte ekitaldira joaterik izan ez duten lagunak.

Ondoren guztiek lunch atsegin bat egin dute Garaiako hallean, Txorbela otxoteak girotuta.

595.Koniker.10urte.Txorbela (id: 531849)

Iturria: MONDRABERRI.com

like0

Viewed 270 times