MUko hiru ikertzailek "argitalpen onenaren" saria jaso dute.

Txilen izan dira Aitor Picatoste, Jose Manuel Fernandez eta Daniel Justel Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Ekonomia Zirkularreko eta Industria Jasangarritasuneko taldekideak, CILCA 2024 nazioarteko konferentzian. 

Bi urtetik behin egiten den nazioarteko konferentzia da CILCA Red Iberoamericana de Ciclo de Vida, eta unibertsitateetako, ikerketa zentroetako, gobernuz kanpoko erakundeetako eta industria enpresetako ordezkariek hartzen dute parte, produktuen bizi-zikloa hobetzeko lanen berri emateko. Aurten, 130 lan aurkeztu dituzte, eta MUko ikertzaileek eginikoak jaso du "argitalpen onenaren" saria.

Ibilgailu elektrikoen baterien bizi zikloaren diseinu zirkularrean eta kudeaketan erabakiak hartzen laguntzeko gida: zirkulartasuneko irizpideak eta adierazleak lana aurkeztu dute, eta helburu izan dute euren lanarekin enpresetako ingeniariei, diseinatzaileei eta managerrei laguntzea, "produktuaren jasangarritasunari holistikoki" errepara diezaioten baterien bizi zikloaren etapa guztietan.

Iturria: goiena.eus

like0

Viewed 26 times