Mondragon Unibertsitateak erdi-tentsioko laborategia inauguratu du.

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak saiakuntza-laborategi berria inauguratu du, unibertsitateak industria-ikerkuntza garatzeko erabiltzen duen 10. eraikinean. Energia eolikoaren sektorea hobetzeko laborategia da, eta xehetasunak emateaz batera, bisita gidatua egin dute bertan izan diren ordezkari politikoek azaldu diren enpresa ezberdinetako ordezkariekin batera.

Ekitaldia gidatzen Carlos Garcia Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko koordinatzailea aritu da, eta, Jose Maria Canales, unibertsitateko erdi-tentsioko laborategiko ikertzaileak Mondragon Unibertsitateak erdi-tentsioaren inguruko ikerkuntzaren alde egindako apustuari buruzko hitzaldia eskaini du lehenbizi.

Horrekin batera, Manex Barrenetxeak, erdi-tentsioko laborategiko egungo arduradunak erdi-tentsioko laborategiaren ahalmen teknikoak izan ditu hizpide, eta Fernando Santodomingok, FASTAP proiektuaren zuzendariak (Siemens Gamesa) sorkuntza eolikoaren merkatu-aurreikuspenak izan ditu berbagai. Ondoren, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak hartu du hitza.

Amaitzeko, zinta moztu dute, talde argazkia atera eta bisita gidatua egin dute instalazioetan hiru taldetan banatuta. 

Iturria: goiena.eus

like0

Viewed 48 times