Banatu dituzte Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradu Bukaerako Lan onenen 2025eko Kimu Berri sariak.

Aretxabaletako campusean egindako ekitaldian, Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasleek Gradu Bukaera Lanak jendaurrean aurkeztu eta Kimu Berri sarietan parte hartu dute. Ekitaldian ikasleak, fakultateko tutoreak eta enpresa edo erekundeetako tutore eta ordezkariak elkartu dira.

Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko graduko 4. mailako ikasleek Gradu Bukaera Lanen (GBL) aurkezpen publikoa egin dute irakasle, erakunde eta enpresetako tutore eta ikasleen aurrean. Ohi bezala, aurkezpen publiko hau baliatu da Kimu Berri lehiaketa egiteko; aurtengoa izan da lehiaketa honetako 11. edizioa eta emanaldia ohi bezala Aretxabaletako campusean egin den arren, aurten lehenengoz egin dute IdeiEnea eraikin berrian.

Aurtengo Kimu Berri lehiaketan epaimahaia hiru lagunek osatu dute: Mikel Orobengoa ISEA Enpresako Zerbitzu Aurreratuetan Berrikuntzako zuzendariak, Idurre Albizu PTGaraiako Negozio garapen eta Komunikazio arduradunak eta Iban Garate MONDRAGONeko Komunikazio taldeko kideak.

Ikasleen aurkezpenak pitching estilokoak izan dira. Saridunak erabakitzerako orduan, honako irizpideak hartu dituzte kontuan epaimahaikideek: aurkezpenaren argitasuna, interesa pizteko gaitasuna, aurkezpenaren erakargarritasuna eta originaltasuna, hizkuntz zuzentasuna eta, azkenik, baliabideen egokitasuna eta denboraren kudeaketa. Behin aurkezpen publiko hauek eginda, hurrengo egunetan egingo dituzte ikasleek GBLn defentsa akademikoak.

Ikasturte honetan, 18 Gradu Bukaerako Lan egin dituzte Ikus-entzunezko Komunikazio graduko ikasleek, denak enpresa eta erakundeekin elkarlanean. Dual ibilbidekoek bakarka egin dituzte lanok, eta besteek, aldiz, hiru edo bi laguneko taldetan. 2024-2025 ikasturtean, honako erakundeekin batera egin dituzte GBLak: Peña Txuri Surf, Airaka-Mauka, Txikitxu Arrostaitz, Gautena, Biziraun, Rippers Agency, Coyotes de Santurtzi, Goiena, Anitzak, Galicia Ambiental, Arteman, Eibar S.D, Antiguako Ama, JMA, Laboral Kutxa, Sorland, AZK eta Athlon.

Hiru sari banatuta, horrela geratu da Kimu Berri 2025 lehiaketako palmaresa: 

IRABAZLEAK 2025

1. saria. 

Ikasleak: Irati Lizarralde, Oihan Loiti eta Ane Odriozola

Erakundea: Txikitxu Arrostaitz.

2. saria. 

Ikaslea: Deñe Garcia-Bravo

Erakundea: Athlon.

3. saria.

Ikasleak: Haizea Bedialauneta

Erakundea: Sorland.

Epaimahaiak gainera, aipamen berezia egin nahi izan die bi proiekturi: Eibar S.D eta Goiena.

Iturria: mondragon.edu

like0

Viewed 14 times