BAILARA Enpresa Elkarteak "Nola fidelizatu talentua" jardunaldia antolatu du.

BAILARA Enpresa Elkarteak "Nola fidelizatu talentua" jardunaldia antolatu du.

Jardunaldiaren helburuak hauek dira:

  • Esperientzia positiboak sortzea pertsonengan, enpresarekiko duten motibazioa eta lankidetza zentzua areagotzeko.
  • Pertsonek enpresan jarraipena ziurtatzeko estrategiak garatzea.
  • Pertsonen motibazioa eta engaiamendua areagotzea, lan inguru aberatsak sortzen dituzten sistemen bidez.

 Jardunaldia ondorengo galderei erantzuten saiatuko da:

  • Zer esperientzia sortzen dira nire enpresan, pertsonek bertan jarraitu nahi izan dezaten?
  • Zein da gure enpresaren Pertsonentzako Balio Proposamena?
  • Zer politika eta prozedurak dauzkagu horretarako, Pertsonentzako Balio Proposamenarekin bat etortzen direnak?

Jardunaldia, MUko Enpresagintzako ikertzaileek zuzenduko dute.

Jardunaldia, 2024ko maiatzaren 13an egingo da, goizeko 9,00etatik aurrera, Arrasateko Garaia Parke Teknologikoko LKS/KREAN Eraikineko Plaza Aretoan.

Jardunaldiak lau ordu inguruko iraupena izango du.

Partaidetza irekia izango da, nahi duen ororentzat. Horretarako, izena eman beharra dago, morobengoa@isea.eus helbidera mezua bidaliz.

Ekintza hau, BAILARAk bideratutako Bailara Adimentsua proiektuaren barrenean kokatzen da eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 2023an plazaratu dituen laguntzen deialdiaren babes ekonomikoa jaso du.

like0

Viewed 9 times