Parte har ezazu enkesta honetan: “Belaunaldi Arteko Oinordekotza Euskadiko Enpresatan”

DEUSTUko Unibertsitateak, MONDRAGON LINGUA-ALECOPek, Fagor EDERLANek eta ISEAk belaunaldi arteko oinordekotza prozesuen inguruko azterlana egin nahi dute. Zure partaidetza oso garrantzitsua da.

Belaunaldi Arteko Oinordekotza prozesuak ezinbestekoak dira ezagutza atxikitzeko eta enpresen lehiakortasuna mantentzeko, besteak beste. Datozen urteetan jaiotza-tasaren jeitsierarekin batera, erretiroen igoerarekin batera, enpresek beren funtzionamenduan eta errentagarritasunean eragina izan dezaketen fenomeno baten aurrean egongo dira.

Hori dela eta, ikerketa bati ekin genion EAEko enpresen egungo egoera zehazteko Belaunaldi Erreleboko prozesuetan ezagutza-transferentziari dagokionez.

Testuinguru horretan, zure laguntza eskatu nahi dizugu, minutu gutxi batzuk behar dituen galdetegi erraz bat betetzeko.

Anonimotasun zorrotza bermatzen dizugu: parte hartzaileen nortasuna eta iritziak ez ezagutarazteko engaiamendua hartzen dugu. 

Honekin batera doan estekak inkestara sartzeko aukera emango dizu:

https://grupopsi.eu.qualtrics.com/jfe/form/SV_eteZ5S84GkY1Pwi

Gogoratu, zure denboraren minutu batzuek egingo dute aldea.

Eskerrik asko zure laguntzarengatik.

like0

Viewed 30 times