Nola erabiliko da Europar Berreraikuntza Funtsa?

Begi-bistakoa da Covid-19 birusak eragindako osasun-krisialdiaz gain, neurri berean krisialdi ekonomikoa eta giza-krisialdi larriak eragiten dabilela. 

Horren aurrean, Europako Batasuna 750.000 milioi euroko “Europar Berreraikuntza Funtsa” proposatu du Europako 27 aberrien artean banatzeko.  Orain artean adostutakoaren arabera, Espainiak bertatik 75.000 miloi lortuko lituzke. 

Deigarria bada ere, ez Europako Batasunak,ezta Espainiako Gobernuak ez dute oraingoz legez arautu halako dirutza nola erabiliko den.  Alegia, oraindik ez da arautu zein lege-baldintza bete beharko den aipatu dirutza zuzen banatu eta Europako gizarteak zein ekonomiak berreraikitzen lagundu dezan.

Halere, egunero-egunero egunkarietan albisteak agertzen dabiltza Repsol, Endesak, Iberdrolak, Zarak eta antzerako enpresa handiek dagoenekoz bere proiektuak aurkeztu dituztela eta laguntza horietatik milaka miloi Euro lortzeko asmotan dabiltzatela.

Albiste horiek nire gogoan zenbait galdera eragin dute.  Lehenik eta behin: Laguntza horiek eskuratzeko deialdi ofizialik ez bada argitaratu, aipatu Enpresa horiek zein bide aurkitu dute beraien proiektuak aurkezteko?

Bigarrenetik, Europar Berreraikuntza Funtsa ez ote da “enpresa handien onerako” funtsa bihurtuko?

Horretaz gain, Enpresa handi horiek aipatzen dituzten proiektuen izaera azterturik, badirudi “bestela ere egiteko ziren proiektuak” aurkezten dabiltzatela.  Esate baterako, benetan behar al du Zarak Europar Berreraikuntza Planaren laguntzarik bere bulego berriak eraikitzeko?

Azkenik, zein onura lortuko ahal izango dute herritar arruntek Berrikuntza Funts horretatik?.  Alegia, Funts hori Europako herritarrok gure poltsikotatik ordaindu beharko dugunez, izango al dute egoera larrian egongo diren herritarrek aukerarik bere “bizitza berreraikitzeko” laguntzarik lortzeko?

like0

Viewed 85 times