MUk enplegu-tasa "onenetako bat" duela ondorioztatu du Forbes-ek.
Unibertsitate-ikasleen enplegagarritasuna du hizpide Forbes aldizkariak, eta, horren arabera, "Estatuko unibertsitateen top-10-ean kokatzen da" Mondragon Unibertsitatea.
MUk azaldu duenez, unibertsitarioen artean "gehien espero den" rankingetako bat da Forbes aldizkariarena. "Ikasketak eta unibertsitatea aukeratzeak eragina du lan merkatuan sartzeko orduan, eta, horregatik, ranking honek garrantzi berezia hartzen du". Haren hitzetan, honek "berretsi" egiten du "MUren prestakuntza-apustua egokia" dela. "Bai hezkuntza eredu praktikoari dagokionez, bai lan-merkatuaren beharretara bideratutako eskaintza akademikoari dagokionez, bai unibertsitateak enpresekin eta erakundeekin dituen aliantzei dagokienez".
Hain justu, Forbes-ek unibertsitatearen "ikuspegi praktikoa" nabarmendu du, "egungo lan merkatuaren premiekin bat datorren prestakuntza-eredu bat sustatzen duela, hala nola ikerketa eta ezagutzaren transferentzia uztartuz". Baina baita gehiago ere. "Balio eta ideia kooperatiboekin lotura estua duen Unibertsitatea da, eta pertsonen etorkizunarekin konprometituta dago".
Iturria: goiena.eus
Viewed 41 times