MISEk " Gauzen Internet (IoT) aplikazio esperientziak " jardunaldia antolatu du.
2021-2024 Proiektu Estrategikoaren hedapenaren esparruan, MONDRAGONeko Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioak "Gauzen Internet (IoT) aplikazio esperientziak " izeneko topaketa antolatu du.
Ekitaldiak honako kasu hauek ezagutzeko aukera emango du:
- ERREKA Fastening Solutions-en esperientzia, Arkaitz Etxezarretaren eskutik (ERREKA taldeko Negozio Arduraduna).
- LKS NEXTek Gauzen Interneten aplikazioan dituen esperientziak, Juanjo Rodriguez-en eskutik (OpenSource eta Cloud Computing-en Negozio Arduraduna).
- VEHOO, etxeko sarbidea kontrolatzeko eta kudeatzeko sistema, Fede Aranbarriren eskutik (AGA INTELLIGENT-en Negozio Arduraduna)
Ekitaldia 2022ko martxoaren 31n izango da, 16: 00etatik aurrera, MISEren egoitzako Plaza Aretoan (Goiru kalea 7, Garaia Parke Teknologikoa, Arrasate).
Topaketa hau MONDRAGONeko bazkide diren kooperatibetako kide guztiei zabalik dago.
Saio honetan parte hartzeko izena eman behar da, mezu bat bidaliz helbide elektroniko honetara: morobengoa@isea.eus
Viewed 101 times