Funts dokumental tekniko garrantzitsuak (txosten teknikoak) eta grafikoak (plano digitalizatuak, irudiak eta proiektuen argazkiak) dituzten hainbat kooperatibak Hazitek 2023 elkarkidetzako proiektu bat sustatu nahi dute.

Funts dokumental tekniko garrantzitsuak (txosten teknikoak) eta grafikoak (plano digitalizatuak, irudiak eta proiektuen argazkiak) dituzten hainbat kooperatibak Hazitek 2023 elkarkidetzako proiektu bat sustatu nahi dute, honako bi ardatz hauen inguruan:

Testu-funtsen gaikako sailkapen automatikoa (txostenak), adimen artifizialeko tekniken bidez.

Funts grafikoen gaikako sailkapen automatikoa (plano digitalizatuak, irudiak eta argazkiak) adimen artifizialeko tekniken bidez.

Bi kasuetan, sailkapen automatikoa testuinguru eleaniztun batean planteatzen da (gaztelania, ingelesa, euskara), hainbat hamarkadatako dokumentu-funtsen gainean.


Testu-funtsak eta funts grafikoak sailkatzeko lan-eremu anitzeko irismena du (industria, zerbitzuak), eta askotariko jarduera eta aplikazio  inguruneetan ematen dira (arkitektura, makina-erreminta, itzulpenak, mantendua, adimen ekonomikoa, lehiaren jarraipena, etab.).

Gaur egun, Kooperatiben Partzuergoa nahiko egituratuta dago, baina lantaldea kooperatiba gehiagorekin aberastu nahi da, Hazitek 2023 proposamena aurkezteko.

Proiektuaren berri gehiago izan nahi duten edo proiektuan parte hartzea proposatu nahi duten kooperatibek idatzi edo telefonoz dei diezaiokete Aitor Orobengoari (ISEA):
 

- Posta elektronikoa: aorobengoa@isea.eus

- Telefonoa:  + 605.777.491


Hazitek 2023 deialdia amaitzeko hilabete geratzen denez, mesedez, azkar erantzuteko eskatzen dizuegu.

like0

Viewed 63 times