Ezagutu ezazu BAILARA, Debagoienaren garapen sozial eta ekonomikoaren helburu duen ekimena.

Ondorengo honen bidez, Debagoieneko ekonomia eta gizarte garapena bultzatu eta enpresa bazkideen irudia eta lehiakortasuna indartzeko sortu den BAILARA enpresa elkarte multisektorialaren eraketaren berri eman nahi genizuke.

BAILARAren helburuak eta jardueren berri emateko, aurkezpen saio bat antolatu dugu. Ekitaldi honen edukiak honako hauek izango dira:

  • BAILARAren balio proposamena.
  • 2024ko ekitaldirako Lan Plangintza.
  • Debagoieneko Industriaren Mapa proiektuaren emaitzen aurrerapena.
  • BAILARAren enpresa bazkideen artean garatutako proeiktu baten aurkezpena.

Aurkezpen saio hau 2024ko apirilaren 25ean egingo da, arratsaldeko 16: 00etatik aurrera, LKS/KREAN Eraikineko Plaza Aretoan, Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan.

Parte hartzea irekia izango da jakinmina duten pertsona eta enpresa guztientzat. Horretarako, izena eman behar da, mezu bat bidaliz helbide elektroniko honetara: morobengoa@isea.eus

like0

Viewed 54 times