Eskoriatzako Udalak eta Bailara elkarteak hitzarmena sinatu dute.
Gaur, eguaztena, Eskoriatzako Udalak eta Bailara Industrial Network Enpresa Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute. Akordioaren oinarria bi erakundeek udalerriaren garapen ekonomiko eta soziala sustatzeko dituzten helburu eta interesen arteko konbergentzia da.
Hitzarmenak 2025. urtean zehar egingo diren lankidetza-ekintza nagusiak jasotzen ditu, tokiko garapen industriala eta enpresen arteko sinergiak sustatzeko helburu.
Lankidetza-hitzarmena sinatzearen ondorioz, BAILARAk bere laguntza emango dio Eskoriatzako Udalari, ondorengo ekintzetan:
- Lankidetza-estrategia publikoak eta pribatuak zehazten eta aplikatzen, udalerriaren garapen ekonomiko eta sozialerako.
- Udalerriaren etorkizuneko erronkei elkarrekin aurre egiten.
- Udalerriko enpresen lehiakortasuna sustatuko duten politika publikoak egiten laguntzen, horretarako beren esperientzia eta ezagutza eskainiz.
Horrez gain, Bailarak Eskoriatzan kokatutako enpresak erakartzeko ekintzak sustatzeko
eta egiteko konpromisoa hartzen du, "Elkartean udalerriko enpresen ordezkaritza
handitzeko. Eskoriatzako Udalak egindako ekarpen ekonomikoari esker, Bailarak urrats erabakigarria egingo du Elkartearen sendotzean, eta gaur egun enpresa bazkideak erakartzeko martxan dagoen kanpainaren osagarri izango da".
Iturria: goiena.eus
Viewed 13 times