“GeroLab Eraikiz” proiektua Eibarreko Amaña auzoko ospitale zaharraren etorkizuneko erabilerari buruzko hausnarketa egiten dabil.

MONDRAGON Goi Eskola Politeknikoaren Diseinu Berrikuntza Zentroa (DBZ), ISEA berrikuntza zentroarekin lankidetzan, “GeroLab Eraikiz” proiektua garatzen dabil, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ETORKIZUNA ERAIKIZ ekimen estrategikoan txertatuta dagoena.
“GeroLab Eraikiz” proiektuaren helburua da belaunaldien arteko diseinu, esperimentazio, kontzeptualizazio eta hedapenerako laborategi eta praktika multzo bat garatzea, Gipuzkoaren etorkizuneko erronkei erantzuteko gazteriaren berezko erronkei (“burujabetasuna eta gaztediaren independentzia ekonomikoa") eta belaunaldien arteko lankidetzaren erronkari lotutako esparru zehatzetan, hain zuzen ere.
“GeroLab Eraikiz” proiektuaren testuinguruan, MONDRAGON Goi Eskola Politeknikoaren Diseinu Berrikuntza Zentroak harremanak izaten dabil belaunaldien arteko lankidetzaren erronkan interesa duten administrazio publikoekin. Horrela, Eibarko Udalarekin izandako harremanen ondorioz, Ana Telleria Echeverria alkateordearen eskutik, MONDRAGON Unibertsitateko Diseinu Sailari proposatu izan zaio Amaña auzoko ospitale zaharraren etorkizuneko erabilerari buruzko azterketa eta eztabaida elikatzeko konponbideak bideratuko dituen hausnarketa egitea.
2020ko urtarrilaren 13an MONDRAGON Goi Eskola Politeknikoko Diseinu Estrategikoko Masterreko ikasleek Amaña auzoko ospitale zaharraren hainbat erabileretarako lehen oinarrizko proposamen-zirriborroak aurkeztu dituzte honako helburuari jarraiki: aipatu ospitalea, Amaña auzoko belaunaldien arteko zubi gune tresna bilakatzea.
Viewed 90 times