“Euskararen Historia Orokorra” hitzaldia KulturATEn (Urtarrilaren 11an, asteazkena, arratsaldeko 6etan)

Duela 4 urte, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin Euskal Herriko Unibertsitateko lan-talde oparo batek “euskararen Historia Orokorra” izeneko liburua argitaratu zuen.

Liburuak 700 orritan zehar euskararen bizibidea batzen du neolitiko garaitik oraindaino. Bertan, besteak bete, aintzinako euskara (proto-euskara), erromatarren garaiko euskara,  zein erdiaroko euskararen ezaugarriak edo euskalkien jaiotza batzen dira.

Lan eder hori denon eskura modu ulergarrian jartzeko asmoz “euskararen Historia Orokorra” izeneko hitzaldia antolatu da.

Hitzaldia KulturATEko areto nagusian emango da Urtarrilaren 11an, asteazkena, arratsaldeko 6etatik aurrera.

Hitzaldia  Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) linguistikako irakaslea den Julen Manterolak emango du.

Julen Manterolak “euskal filologiaren hastapenak” doktoradutza lana egin zuen Pabe eta Adurreko Lurraldeko Unibertsitatean (Université de Pau et des Pays de l’Adour).

Geroztik, Julen Manterolak euskararen historiari buruz eta euskal lexikografiari buruz ikerketa lan ugari burutu izan du, dela Euskaltzaindiarentzat, dela Euskal Herriko Unibertsitaterako.

Julen Manterolaren hitzaldiak sinez interes handia dauka “Irulegiko eskuaren” agerpenaren testuinguruan, izan ere Julen Manterolak aintzinako euskaran (proto-euskara) aditua baita.

Hitzaldia Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako «Gipuzkoa Belaunaldi Arteko» proiektuarekin lotuta dago, «Etorkizuna Eraikiz» ekimenaren testuinguruan.

«Gipuzkoa Belaunaldi Arteko» proiektuarekin helburua ezagutza transmititzeko eta komunitatearen garapenerako belaunaldien arteko lotura sustatzea, eta, oro har, lankidetza eta balio-zahartzea sustatzea, eta horretarako, herritarrei irekitako belaunaldi arteko trukaketa, esperimentazioa eta lankidetza bultzatzeko gai izango den gune bat bultzatzen beharrezkoa da.

like0

Viewed 109 times