Ingeniaritza Biomedikoko graduko ikasle batek poster onenaren saria jaso du EMR 2023 biltzarrean.

Malen Razquin ikasleak, Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Biomedikoko Graduko laugarren mailako ikasleak, poster onenaren saria jaso du 12th International Conference of the International Biometric Society’s Eastern Mediterraneon Region biltzarrean (EMR 2023). Aurkeztutako lana Mondragon Unibertsitateko Gainazalen Teknologien Ikerketa Taldearekin eta Bundesanstalt für Materialforschung und -prüfung (BAM) erakundearekin elkarlanean garatu duen Gradu Amaierako Proiektuaren emaitza da.

Razquinek aurkeztutako posterraren izenburua Bacterial adhesion on fs-laser processed laser-induced periodic surface structures zen eta “Outstanding Student Poster Award” saria eskuratu du. Bakterioak edonon daude eta gainazal mota guztiak kolonizatzen dituzte, baita gizakitik hurbilen daudenak ere, hala nola larruazala, elikagaiak eta eguneroko objektuak. Posterrean aurkeztu den ikerketak aztertzen du zer eragin duen gainazalen topografiaren aldaketak bakterioek gainazalei itsasteko duten portaeran. Proiektuan, Razquinek eta berarekin elkarlanean aritu direnek materialen gainazalen ezaugarriak manipulatu dituzte, haien itsaspen dinamika aldatzeko eta gailu medikoen moduko aplikazioetan bakterioen kolonizazioa kontrolatu ahal izateko.

Zorionak Malen!

Iturria: mondragon.edu

like0

Viewed 37 times