Proiektuen Kudeaketako eta Ingeniaritzako Nazioarteko Kongresua antolatu du MUk.

Proiektuen Kudeaketako eta Ingeniaritzako XXVII. Nazioarteko Kongresua antolatu du Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak, Asociación Española de Ingeniería de Proyectos (AEIPRO) elkartearekin elkarlanean. Donostian egingo da, uztailaren 12an eta 13an, formatu mistoan: uztailaren 10ean eta 11n, online formatuan egingo da, eta 12an eta 13an, aurrez aurre. Azken zati hori Mondragon Unibertsitatearen Galarreta Campusean egingo da. Nazioarteko ekitaldiaren laguntzaile izango dira, era berean, Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusia eta Gipuzkoako Industria Ingeniarien Elkargo Ofiziala.

Estatuko eta nazioarteko profesionalek eta ikertzaileek hartuko dute parte kongresuan, eta honako gai hauek jorratuko dituzte: proiektuen zuzendaritza eta kudeaketa, ingeniaritza zibila, produktu-ingeniaritza, energia-efizientzia eta energia berriztagarriak, landa-garapena eta garapenerako lankidetza proiektuak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, arriskuen eta segurtasunaren gestioa, proiektuen zuzendaritzako eta ingeniaritzako hezkuntza-berrikuntza, eta, azkenik, jardunbide egokiak zein enpresen kasuak.

Informazio gehiago: AEIPRO Congresos – Home

Iturria: mondraberri.eus

like0

Viewed 38 times