Zure enpresaren ahalmen teknologikoari bultzada kualitatibo bat emateaz amesten al duzu?
Sarritan nahi izaten dugu I+Gko proiektu aurreratuak garatzea. Tamalez, gure enpresaren indarra eta baliabideak izaten dira horretarako oztopo. Testuinguru horretan, elkarkidetzak enpresen ahalmen indibiduala gainditzen dituzten proiektuak garatzea ahalbidetzen du.
Testuinguru horretan, ISEA E. KOOP.-ek OPEN INNOVATION Ekimenaren 2. edizioa sustatuko du. Berrikuntza Irekiko esperientzia bat da, elkarren arteko lankidetzaren bitartez MONDRAGONeko enpresen Garapen Teknologikoa bultzatzeko asmoa duena.
OPEN INNOVATION Ekimenaren 2. edizioak lankidetza sustatu nahi du, bakarkako gaitasuna gainditzen duten garapenei ekin ahal izateko, I+Gko lankidetza-proiektuen bitartez.
MONDRAGONeko enpresa guztiek parte har dezakete, elkarren arteko lankidetzaz I+G proiektu berriak sustatu nahi badituzte.
OPEN INNOVATION Ekimenaren 2. edizioari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, erantsitako dokumentazioan aurkituko duzu.
Ikus dezakezun bezala, zure enpresaren parte-hartzea aktibatzeko nahikoa da Interneten inkesta erraz bat betetzea.
Garrantzitsua: Interes-adierazpenak aurkezteko epea 2017ko azaroaren 30ean amaituko da.
Egin elkarren arteko lankidetzaren alde!
Hartu parte OPEN INNOVATION Ekimenaren 2. edizioan!
Viewed 94 times