Zentro teknologikoaren errekuntza laborategi berria.

ONDOANek, Gipuzkoan dagoen Arrasateko IK4 Ikerlan ikerketa zentroko errekuntza laborategi berriaren Hozketaren Instalazioa egin du. 

Aipatutako laborategiak, sei postu hezek osatzen duten entsegu gunea du, eta horiek ur hotza eskatzen dute funtzionatzeko. Halaber, eta aipatutako postuen beharrei erantzun ahal izateko, 215 kW-ko hozte potentzia duen aire bidez kondentsatutako hozkailua aukeratu da. Hozkailu horrek 7ºC inguruko ur hotza sortuko du, eta 5ºC-ko salto termikoarekin egingo du lan. Halaber, 1.000 litroko inertzia depositua instalatuko da, ekipoaren gelditze eta abiatze kopurua murrizteko. Hozketa zirkuitua, postu heze bakoitzak dituen trukagailuekin lotuta egongo da. 

IK4-Ikerlan kooperatiba MONDRAGON Korporazioko kide da, eta IK4 Research Alliance izenekoarekin lotetsita dago.

Zentro  teknologikoaren  errekuntza  laborategi  berria

Iturria: ondoan.com

 

like0

Viewed 78 times