SORALUCEk bere lidergo teknologikoa aurkeztuko du INTEC 2017 azokan.

SORALUCE TA-A 35 fresaketa-zentroa bankada finkoko konfigurazioa duen makina da, nabarmentzen dena bere zurruntasun eta egonkortasun bikainarengatik, eta ondorioz txirbila ateratzeko gaitasun handia eskaintzen du. Bere doitasun iraunkorrarengatik gailentzen da, eta hori lortzen du diseinu eta muntaketako prozesu zorrotz bati, zein altzairu urtuaren ezaugarri mekaniko esklusiboei esker. Ardatz guztietan gidatze linealeko sistema bat darama, eta horrek egundoko egonkortasuna ematen dio, mekanizazio prozesuan gerta daitekeen edozein dardara ezabatuz.

Makinaren diseinu eta konfigurazioak bezeroari hobekuntza garrantzitsuak eskaintzen dizkio hainbat arlotan, besteak beste mantentze lanetan, ergonomian, dinamika altuan eta lan-inguruneko segurtasunean.SORALUCE TA-A bankada finkoko fresaketa-zentroa makina pisutsua da merkatuan dauden antzeko fresaketa-zentro batzuekin alderatzen badugu: 7800 kg arteko piezentzako gaitasuna du.

Makinaren mahaiak 3.700 x 1.000 mm-ko azalera dauka, 1.200 mm-ko ibilbide bertikala, 1.250 mm-ko zeharkako ibilbidea, eta buruetako potentzia, berriz, 28 kW-koa 5.000 rpm-tara. Tresnak automatikoki aldatzeko sistema dakar eta bere biltegiak 40 tresna arteko gaitasuna eskaintzen du. Bere pare altuari esker lortzen dituen mekanizazio-emaitzak errendimendu handikoak dira.

SORALUCEk bere liderg teknologikoa aurkeztuko du INTEC 2017 azokan

SORALUCEk bere liderg teknologikoa aurkeztuko du INTEC 2017 azokan

SORALUCE TA-A 35 modeloa oso malgua da bere buru unibertsal automatikoari esker, 2,5º x 2,5º-ro indexagarria dena.

Makinak karenatu periferiko osoa dakar, aurrealdean bi ate gidaridun ditu eta beste bat atzealdean ezkerrera. Horrek erraztu egiten du lan-eremurako sarbidea bai aurrealdetik zein atzeko aldetik.

Makina ezin hobea da doitasun handiko molde eta matrizeen fabrikatzaileentzat zein tamaina ertaineko piezen doitasun mekanizazioko fabrikatzaileentzat ere, bermatuz zerbitzu eta efizientzia handienak.

Gainera, makinak berarekin daramatza SORALUCEk garatutako azken teknologiak, hala nola Accura Heads, SSV eta kontrol egokikorra, emaitza ezin hobeak eskaintzeko doitasun eta produktibitatean.

SORALUCE makinen belaunaldi berriaren teknologia horiek guztiak, Heidenhain TCN640 kontrol berrian integratzen dira. Funtzio anitzeko kontrol bat da, eta SORALUCEk bertan integratzen du bere know-how-a teknologia, garapen, soluzio eta aplikazioetan, erabiltzaileari eskainiz mekanizazio prozesuaren gaineko kontrol zehatza eta fidagarria.

SORALUCE TA-A 35 fresatzeko-mandrinatzeko makina 4.0 ere bada, «cloud computing»-ean oinarritzen den monitorizazio pakete oso bat berarekin dakarrela: SORALUCE Monitoring I4.0. Makinara konektatu gaitezke edozein lekutatik eta bere egoera kontrolatu denbora errealean, besteak beste honako adierazleekin: martxan dagoen mekanizazio programa, tresnak, erabiltzen diren ardatz eta buruak, etab...

Iturria: press.danobatgroup.com

 

like0

Viewed 102 times