ONDOAN izan da Zubietako udalerrian dagoen Gipuzkoako Ingurumen Multzo berriko Tratamendu Mekaniko Biologiko (TMB) plantaren eta sarbideen kontrolerako eraikinerako klimatizazio instalazioak egikaritzeaz arduratu dena.

ONDOAN izan da Zubietako udalerrian dagoen Gipuzkoako Ingurumen Multzo berriko Tratamendu Mekaniko Biologiko (TMB) plantaren eta sarbideen kontrolerako eraikinerako klimatizazio instalazioak egikaritzeaz arduratu dena. ONDOANek egin dituen lanetan aire girotuko ekipo autonomoak instalatu dira bulego lokaletan, kontrol gelatan eta triaje gelatan.

Lokal horietarako eta beste lokal tekniko batzuetarako aireztapen sistemak ere jarri dira martxan, transformadore gelatarako edo koadro elektrikoen gelatarako, besteak beste. Aldi berean, ONDOANek, presio diferentzialeko sistema mekanikoa instalatu du, ebakuazio eskailera batean kearen kontrola gauzatzeko xedez. Gipuzkoako Ingurumen Multzoaren helburua, birzikla ezin daitezkeen 152.000 tona zabor tratatzea da, eta baita 45.000 etxe inguru hornitzeko behar adinako elektrizitate sortzea ere.

Gipuzkoako  Ingurumen  Multzo  berriko  Tratamendu  Mekaniko  Biologiko  (TMB)  plantaren  klimatizazio  instalazioak

Iturria: ondoan.com

 

like0

Viewed 96 times