Jardun Biko kudeaketaren esparru teorikoa eta erabilerari buruzko jardunaldia.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz ekimenaren barruan, ISEA-k eta MU Enpresagintza & MIKek Jardun Biko kudeaketa eredu bat garatzeko eta hedatzeko proiektua aurrera eraman dute.

Jardun Biko kudeaketaren kontzeptuak zabaltzeko asmoz, ISEA-k eta MU Enpresagintza & MIKek “Jardun Biko kudeaketaren esparru teorikoa eta erabilerari” buruzko jardunaldia antolatu dute.

Jardunaldi honetan aurkezpen hauek egingo dira:

  • Jon Aldazabalek, MU Enpresagintza & MIKeko ikertzaileak, Jardun Biko enpresaren azalpena emango du.
  • Mikel Orobengoak, ISEAko Zuzendariak, Jardun Biko kudeaketa eredua aurkeztuko du.
  • Jardun Biko kudeaketa ereduaren erabilera saiakerak:
    • Laura Olivenza (Negozioko zuzendaria) eta Begoña Garcia (Guneko zuzendaria).
    • Ana Belén de Isla (Eraldaketa eta Abangoardiako zuzendaria).
  • Jardun Biko kudeaketaren arloan Gobernantza Organoen ardura, Mikel Orobengoak, ISEAko Zuzendariaren eskutik.

Aurkezpen saio hau 2024ko maiatzaren 16an egingo da, arratsaldeko 16: 00etatik Aurrera, LKS/KREAN Eraikineko Plaza Aretoan, Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan.

Parte hartzea irekia izango da jakinmina duten pertsona guztientzat. Horretarako, izena eman behar da, mezu bat bidaliz helbide elektroniko honetara: morobengoa@isea.eus

like0

Viewed 19 times