Jardun Biko kudeaketa: Nola uztartu epe laburreko eraginkortasuna eta garatu enpresaren etorkizuna ziurtatzeko beharrezkoak diren ahalmenak.
MONDRAGONeko 2025-2028 Gizarte eta Enpresa Politikaren proposamenak, “Etorkizuna duten negozioak” ardatzean, honako zera aipatzen du:
“Etorkizuneko sektoreetan jarduera eta negozio berriak bultzatzea, kooperatibetan eta egitura korporatiboetan Jardun Biko kudeaketa sustatuz (ustiapena eta esplorazioa). Jarduera berriak sustatzeko eremuetan presentzia handitzea”.
Jardun Biko kudeaketa esplorazioaren eta ustiapen arteko sinkronizazioaren printzipioa proposatzen du. Horren arabera, bere burua birsortzeko gai diren erakundeak gai dira aukera berrien esplorazioa eta egungo ahalmenen ustiapena sinkronizatzeko eta orekatzeko. Ikerketek agerian uzten dute ustiapena eta esplorazioa aldi berean orekatzeko gai diren enpresek epe luzera begira etekin handiagoak lortzen dituztela.
Jardun Biko kudeaketaren kontzeptuak zabaltzeko asmoz, ISEA-k eta MU Enpresagintza & MIKek “Jardun Biko kudeaketaren esparru teorikoa eta erabilerari” buruzko jardunaldia antolatu dute.
Jardunaldi honetan aurkezpen hauek egingo dira:
- Jon Aldazabalek, MU Enpresagintza & MIKeko ikertzaileak, Jardun Biko enpresaren azalpena emango du.
- Mikel Orobengoak, ISEAko Zuzendariak, Jardun Biko kudeaketa eredua aurkeztuko du.
- Jardun Biko kudeaketa ereduaren erabilera saiakerak:
- Laura Olivenza (Negozioko zuzendaria) eta Begoña Garcia (Guneko zuzendaria).
- Ana Belén de Isla (Eraldaketa eta Abangoardiako zuzendaria).
- Jardun Biko kudeaketaren arloan Gobernantza Organoen ardura, Mikel Orobengoak, ISEAko Zuzendariaren eskutik.
Aurkezpen saio hau 2024ko maiatzaren 16an egingo da, arratsaldeko 16: 00etatik Aurrera, LKS/KREAN Eraikineko Plaza Aretoan, Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan.
Parte hartzea irekia izango da jakinmina duten pertsona guztientzat. Horretarako, izena eman behar da, mezu bat bidaliz helbide elektroniko honetara: morobengoa@isea.eus
Viewed 21 times