"Izugarrizko igoera" Euspot lehiaketako spot kopuruan.
Euspot lehiaketaren 2018ko edizioan "izugarrizko igoera" izan da parte hartzaile kopuruan eta kalitatean, guztira 73 spot aurkeztu dira lehiaketara, iaz baino 22 gehiago. Sari nagusia, berdinketa eman denez, Orozko eta Gasteiz artean banatu dira. Irudi digitala gure bizitzako harremanetan izan da gaia eta sare sozialen erabileraren inguruan hausnarketa egitea izan du helburu, beti ere euskarazko sormena bultzatuz.
Irabazleak
Guztira, Euspotek 2.550 euro banatu ditu saritan, bost kategoria ezberdinetan:
Spotik onena / 1.000 euro
Berdinketa egon denez, saria 2 partaideen artean banatu da:
Gizaki programatuak spota https://www.youtube.com/watch?v=Oh4SwuJA1ak
Egilea: Nora Latatu Landaluze (Orozko)
Sare sozialekin liorik ez https://www.youtube.com/watch?v=qypSBGsVR4c
Egileak: Andoni Martinez de Madina, Ieneko Ruiz de Azua, Iratxe Agilera (Gasteiz)
Garbiñe Mendizabal, Gipuzkoako Foru Aldundiko hizkuntza normalizaziorako zuzendariak banatu du saria.
Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena / 500 euro
Gizaki programatuak spotahttps://www.youtube.com/watch?v=Oh4SwuJA1ak
Egilea: Nora Latatu Landaluze (Orozko)
Goio Arana, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzia fakultateko komunikazio arduradunak banatu du saria.
Publikoaren saria / 500 euro
2.000 bozkatik gora jaso dira sarean guztira.
Ikusi nahi ez duena baino itsuagorik ez dago spotahttps://www.youtube.com/watch?v=b9U-7RNY520
Egileak: Danel Charro, Oihana Benito, Lierni Castilla (Eskoriatza)
Unai Elkoro, Aretxabaletako alkateak banatu du saria.
BHklip saria (14-18 urte) / 250 euro
Izan zu zeu, baita digitalean ere spota https://www.youtube.com/watch?v=rkjgTk-UANk
Egilea: Oihan Loiti Iraola (Arrasate)
Edurne Balzategi, Arizmendiko komunikazio arduradunak banatu du saria.
Music Library saria / 300 euro
Musika sinkronizazio onenari saria. Iragarkiaren musika egokitasunagatik eta originaltasunagatik.
Deskonektatu konektatzeko spota https://www.youtube.com/watch?v=8t9om_Q8Z9E
Egileak: Lorea Otadui, Markel Bazanbide eta BeñatAbasolo (Aretxabaleta)
Arantzazu Lagunillak, Artemaneko zuzendariak banatu du saria.
Iturria: goiena.eus
Viewed 141 times