ISEAk eta SPRIk bidalita. Jardunaldia: “Adimen Artifizialaren erabilpen praktikoak Industriagintzan nahiz Zerbitzugintzan.
ISEAk eta SPRIk honako jardunaldi hau antolatu dute: “Adimen Artifizialaren erabilpen praktikoak Industriagintzan nahiz Zerbitzugintzan”.
Jardunaldia Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan Maitzaren 31an ospatuko da, goizeko 9:00etatik aurrera. Bere helburuak honako hauek izango dira:
- Adimen Artifizialeko tresneria aurkeztu.
- Adimen Artifizialaren erabilpen praktikoak Industriagintzan nahiz Zerbitzugintzan aurkeztu.
- Erabilpen horietan eman izan diren ondorioak, mugak eta oztopoak azaldu.
- Adimen Artifizialeko teknologien bilakaera buruzko ikuspegiak eskaini, dela erabilpen mailatan, dela teknologiatan ere.
- SPRIko “Enpresa Digitala” izeneko programaren bitartez Adimen Artifizialeko industri- erabilpenak bultzatzeko abian jarriko dituen diru-laguntza berrien azalpena.
Honako Enpresa eta Elkarte hauek parte hartuko dute Jardunaldian:
• GOOGLE.
• IKERLAN.
• VICOMTECH.
• XABET
• MONDRAGON Unibertsitatea.
• Euskal Herriko Unibertsitateko EHU-UPV Sistema Adimentsuen taldea.
• Basque Centre for Applied Mathematics (BCAM).
•SPRI.
Aipatu bezala, Jardunaldia Maiatzaren 31an izango da, 9:00tatik aurrera, Arrasateko Garaia Teknologia Parkean areto nagusian.
Hitzaldian parte hartzeko izena eman behar da, horretarako SPRIko honako ataza hau erabiliaz: https://www.spri.eus/euskadinnova/es/enpresa-digitala/agenda/usos-practicos-inteligencia-artificial-sectores-industriales-servicios/15452.aspx
Viewed 54 times