Inauguratu dugu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Aretxabaletako campuseko platoa eta errealizazio gela

Inauguratu dugu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Aretxabaletako campuseko platoa eta errealizazio gela. Orain arte, Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasleek Goiena Komunikazio Taldean egiten zituzten platoko praktikak, baina hemendik aurrera campusean bertan egingo dituzte estudio eta errealizazio ariketak.

 Platoaren prestaketak izan ditu hiru fase. Lehenengo, 2015ean platoa intsonorizatu eta berogailua instalatu zen. Geroago, 2017an, argiztapena jarri zen, eta azkenik, 2018an, errealizazio kontroleko ekipamendu osoa jarri da.

Dagoeneko, Ikus-entzunezko komunikazioa Graduko ikasleak hasi dira platoan zuzenekoak eta streaming bidezko emisioak egiten.

$titulo.getData()

Iturria: mondragon.edu

like0

Viewed 140 times