Gipuzkoako enpresetan langileen parte hartzea aztertu duen PARTAIDETZA proiektuko emaitzak azaroak 25ean aurkeztuko dira Orona Ideon.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz ekimenaren baitan kokatzen da proiektua eta Mondragon Unibertsitateko ikerlariek 4 urtetan egindako lanaren emaitzak aurkeztuko dira.

Azken lau urteetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Mondragon Unibertsitateak Etorkizuna Eraikiz ekimenaren baitan langileen parte hartzearen inguruko proiektu bat eraman dugu aurrera. Proiektu horren emaitzak partekatzeko Azaroaren 25ean (Orona Ideon) goiz erdiko (9:00-11:30) jardunaldi bat antolatu dugu. Gurekin izango dira Markel Olano, Gipuzkoako Diputatu Nagusia, eta Bixente Atxa, Mondragon Unibertsitateko Errektorea.
Proiektuan, Parte Hartzearen behatokia jarri dugu martxan. Gipuzkoako sektore estrategikoetako enpresetan pertsonen partehartzea (kudeaketan, emaitzetan eta jabetzan) nolakoa den aztertu dugu Europarekin alderaketak egiteko. Horrez gain, langileen parte hartzearen inguruko esperientziak jasotzeko aukera izan dugu, gai honen inguruko hausnarketak eta ikasketak batuz. Izan ere, GSR S.Coop. eta Soraluce S.Coop-eko langileak beraien esperientzia partekatuko dituzte ekitaldian.
Lau urteetako lana, jakintza eta esperientzia liburu batean bildu ditugu Langileen parte hartzea Gipuzkoan. Ongizatea, errendimendua, lurraldea izenburu duena. Jardunaldiaren ostean aukera izango da liburuaren ale bat jasotzeko.
Ekitaldiaren programa ondorengoa da:
08:45-09:00
AKREDITAZIOA
09:00-09:30
IREKIERA SAIOA
Markel Olano, Gipuzkoako Diputatu Nagusia.
Vicente Atxa, Mondragon Unibertsitateko Errektorea.
Partaidetza egitasmoa 2016-2019. Testuinguru eta Erronkak.
09:30-10:15
PARTEHARTZEAREN BEHATOKIA: EUROPAN, GIPUZKOAKO IKUSPEGIA • Partehartzearen efektua.
Gipuzkoako lurraldeko azterketa enpirikoa
Kooperatibaren ekarpena.
10:15-11:15
ALDAKETA PROZESUETAN PARTE HARTU DUTEN ENPRESEN EXPERIENTZIAK
1. Kasua: GSR S.Coop.
2. Kasua: Talleres Altube S.L.
3. Kasua: Soraluce S. Coop.
11:15-11:30
JARDUNALDIAREN ITXIERA ETA KAFEAREKIN SOLASA
Iturria: mondragon.edu
Viewed 85 times
