"Euskal Emaria Munduari- Basque History of the World (II)" erakusketa Etxaluze Gizarte Zentroan.
"Euskal Emaria Munduari- Basque History of the World (II)" kontzeptuari buruz 116 irudiz osatutako erakusketa ikusgai egongo da “Etxaluze Gizarte Zentroan”. (“Abaroa” izenez ere ezaguna den gizarte zentroa, alegia).
"Euskal Emaria Munduari" erakusketa Mark Kurlansky idazle amerikarrak garatutako lanen jarraipena da.
" Euskal Emaria Munduari” erkusketak ezin du Euskal Herriaren, bere kulturaren edo euskal gizartearen garapenaren historia osoa jaso. Besterik gabe, euskaldunek munduari eginiko ekarpen batzuei buruzko lehen erreferentziak eskaini baizik, bai eta Euskal Herrian jaiotako edo euskal diasporaren ondorio izan diren pertsonaia buruzko erreferentzia labur batzuk eskaini ere.
Erakusketean landutako gaiak honako hauek dira zehazki:
· Euskal Herria.
· Euskara.
· Belaren arrantza Ameriketan.
· Euskal marinelak.
· Euskal bidaliari, marinelak eta esploratzaileak.
· Erlijio katolikoari egindako emaria.
· Euskal Konkistatzaileak eta Gerrariak.
· Gerla Zibila eta Bigarren Mundu Gerla.
· Eragin handiko emakumeak.
· Musikari egindako emaria.
· Arte Ederrari egindako emaria.
· Modari egindako emaria.
· Literaturari eta pentsamenduari egindako emaria.
· Kirolari egindako emaria.
· Arkeologiari egindako emaria.
· Zientziari egindako emaria.
· Gizarte Garapenari eta Ekonomiari egindako emaria.
· Euskal Diaspora.
· Euskaldunen ondorengo pertsonaia ospetsuak.
Erakusketa Etxaluze eraikineko 2. Solairuko ezkerraldean kokatuta dagoen gelan izango da.
Erakusketa Abenduaren 13tik 25ra egongo da zabalik egongo da zabalik eta bisita ordutegiak honako hauek izango dira:
- Astebarruan: (17:00etatik 20:00tara).
- Larunbata eta Igandea (12:00etatik 14:00etara) eta (17:00etatik 20:00tara).
Erakusketa Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako «Gipuzkoa Belaunaldi Arteko» proiektuarekin lotuta dago, «Etorkizuna Eraikiz» ekimenaren testuinguruan, eta baita ADINBERRI Fundazioak garatzen dabilen “HARIAK-Bakardadeei aurre egiteko Gipuzkoako estrategia” deritzonarekin ere.
«Gipuzkoa Belaunaldi Arteko» proiektuarekin helburua ezagutza transmititzeko eta komunitatearen garapenerako belaunaldien arteko lotura sustatzea, eta, oro har, lankidetza eta balio-zahartzea sustatzea, eta horretarako, herritarrei irekitako belaunaldi arteko trukaketa, esperimentazioa eta lankidetza bultzatzeko gai izango den gune bat bultzatzen beharrezkoa da.
Eraskusketaren katalogo elektronikoa honako helbide honetan ikustatu daiteke:
Viewed 44 times