Erreka Groupek produkzio unitate berri bat inauguratu du Bergaran.

2,5 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu instalazio berri hau eraikitzeko. Hala, gaur goizean egin dute inaugurazio ekitaldia, non Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusia, Elena Lete Bergarako alkatea eta Mondragon Korporazioko eta Erreka Group-eko kideak izan diren.

Erreka Groupek produkzio unitate berri bat inauguratu du Bergaran

| Ikusi handiago | Argazki originala

Lantegiaren ezaugarriak

Lantegi berria Bergarako San Juan auzoan dago, eta bi/hiru altueratan banatutako 5.100 metro karratu ditu, 1.600 metro karratu produkzio atalean, 500 metro karratu entsegu tekniko gunean, 1.500 metro karratu bulegoetarako eta 1.500 metro karratu biltegietan.

35 urteko ibilbidea

35 urteko ibilbidea duen enpresak 22,7 milioi euro fakturatu zituen 2017an, aurreko urtean (2016) baino %19 gehiago. 2020an 30 milioi eurora heltzea aurreikusten dute taldeak.

Iturria: goiena.eus

 

like0

Viewed 74 times