Errealitate Birtuala & Areagotua-ren inguruko Jardunaldia.

 Industry4.0-en inguruko teknologien inguruan sakontzen joateko helbururarekin batetik, eta bestetik, kooperatiba bakoitzaren eremuan teknologia soluzio ezberdinen aplikazioa identifikatzeko eta sustatzeko dugun interesari jarraiki, Jardunaldi bat antolatu dugu Errealitate Birtualeko &  Areagotuko teknologia berrien inguruan:
 
”Errealitate Birtuala & Areagotua: egungo soluzioak eta beraien aplikazioa gure enpresetako alor desberdinetan”
 
Noiz: Abenduaren 11an
Non: Garaia Parke Teknologikoa (Arrasate) – Eraikin nagusiko Hall-a
Ordutegia:  erakusmahaiak 9.30 -13.00 bitartean egongo dira irekita
Gonbidatuak: Jardunaldia MONDRAGON-eko kooperatibei irekia izango da soilik.
 
Jardunaldiaren formatua erakustazoka modukoa izango da. Teknologia hauen hornitzaile ezberdinak gonbidatu ditugu, bakoitzak bere soluzioak  eta garatutako aplikazioak erakutsiko ditu eta demo ezberdinak egingo ditu stand-etan. Parte-hartzaileek erakusmahai edo stand bakoitza bisitatu eta elkarrizketa pribatuak izateko aukera izango du nahi duen hornitzailearekin.

Saioan parte hartzeko izena eman behar da, ondoko estekaren bitartez:

Eman Izena

like0

Viewed 114 times