Edorta Kortadiren hitzaldia “Euskal Artea”Arrasateko KulturATEn.

Hitzaldia KulturATEko areto nagusian izango da.

Eguna eta ordua: Azaroaren 9an, asteazkena, arratsaldeko 6etan.

EDORTA KORTADIREN BIZI-BIDEA.

Edorta Kortadi Olano (Tolosa1946ko apirilaren 13agipuzkoar arte irakasle, idazle eta kritikaria da.

Donostiako Apaizgaitegian  ikasi zituen Humanitateak, Filosofia eta Teologia (1958-1971), Irungo Maisutza Eskolan Maisutza (1968), eta Bartzelonako Unibertsitate Zentralean Filosofia eta Letrak, Artearen Historia espezialitatean (1971-1976).

Diseinatzaile grafikoa eta publizista izanik, Euskal Kartelgintza eta Arte Grafikoak (1968-1976) mugimenduan hartu zuen parte. 

Haur-literatura eta -poesiari buruzko hainbat liburu diseinatu eta ilustratu zituen, eta haurrentzako poesia-liburuak ere idatzi zituen (Donostiako Kantil Poesia Saria eskuratu zuen). 

1968. urtetik aurrera irakaskuntza, arte-kritika eta erakusketen antolakuntza tartekatu zituen, apaiz-lana alde batera utzi gabe. 

1978an Eusko Ikaskuntzako Arte Saileko lehendakari izendatu zuten, eta 1982tik 1994ra erakunde horretako idazkari nagusia izan zen. 

Jose Migel Barandiaran Fundazioko idazkari nagusia ere izan zen 1979tik 1997 arte.

Edorta Kortadi Deustuko Unibertsitateko Artearen Historiako irakaslea da, eta Arte kritikaria Euskal Herriko hainbat hedabidetan.

Gaur egun Donostiako Santa Maria basilikaren parrokoa da eta Donostiako Elizbarrutiko museoko zuzendaria.

Edorta Kortadik zortzi liburu idatzi izan ditu, bereziki euskadl arteari buruz. Liburu horietako bat “Arantzazu, tradizioa eta abanguardia “ deritzona da.

like0

Viewed 40 times