Berrikuntza Irekia praktikan abian jartzeko aukera eskainiz.

Zalantzarik gabe Berrikuntza Irekiak etekin ugariak eskaini ditzake. Baina, tamalez, maiz arazoak sortzen dira hura praktikara eramateko orduan.

ISEA-k elkarlanean oinarritutako Berrikuntza Irekia gauzatzeko aukera eskaintzen dizu OPEN INNOVATION Ekimenaren 2. Edizioaren bitartez.

OPEN INNOVATION Berrikuntza Irekiko esperientzia bat da, elkarren arteko lankidetzaren bitartez MONDRAGONeko enpresen Garapen Teknologikoa bultzatzeko asmoa duena.

OPEN INNOVATION Ekimenaren 2. edizioak lankidetza sustatu nahi du, bakarkako gaitasuna gainditzen duten garapenei ekin ahal izateko, I+Gko lankidetza-proiektuen bitartez.

MONDRAGONeko enpresa guztiek parte har dezakete, elkarren arteko lankidetzaz I+G proiektu berriak sustatu nahi badituzte.

OPEN INNOVATION Ekimenaren 2. edizioari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, erantsitako dokumentazioan aurkituko duzu.

Ikus dezakezun bezala, zure enpresaren parte-hartzea aktibatzeko nahikoa da Interneten inkesta erraz bat betetzea.

Garrantzitsua: Interes-adierazpenak aurkezteko epea 2017ko azaroaren 30ean amaituko da.

Egin elkarren arteko lankidetzaren alde!  Hartu parte OPEN INNOVATION Ekimenaren 2. edizioan!

like0

Viewed 104 times