BAKUNTZA proiektuaren aurkezpena Etorkizuna Eraikiz Gunean.
Aurkezpenak gainera, MERKATARI ezagutzeko aukera emango du. MERKATARI App bat da, tokiko kontsumoa sustatuz merkataritza sustatzea helburu duena.
Datorren urriaren 2an aurkeztuko da BAKUNTZA proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz Gunean.
AKUNTZA proiektua, Etorkizuna Eraikiz Gipuzkoa Lab Programaren 2017ko deialdiaren babesarekin garatu da.
BAKUNTZA prozesu egituratu baten bitartez ISEAk sustatutako ekimena da, EPS- Mondragon Unibertsitatearen laguntza izan duena. Prozesu horren ezagugarriak honako hauek dira:
- Langile nagusien eskutik burutu dira, prestakuntza-ikaskuntza eta ezagutza belaunaldien artean hedatzeko,
- Ekintzailetza sustatzeko testuinguru batean gauzatu izan dira.
- Beronen bitartez laneratzeko eta langabetuentzako lanbide-garapenerako aukerak eskaini dira.
BAKUNTZA ekimenaren baitan garatutako proiektuek enpresa jarduera berriak dinamizatu dituzte.
Merkatari izan da BAKUNTZAn sustatutako proiektuetako bat.
MERKATARIk tokiko kontsumoa sustatzea du helburu, bezeroen eta merkataritzaren arteko harremanak estutzen, bi norabideko eta bat-bateko harremanaren bidez.
MERKATARIk hainbat funtzionaltasun biltzen ditu, merkatarien eta haien bezeroen arteko harremanak sendotzeko bideratuak, fideltasuna ziurtatzeko eta tokiko merkataritzan erosketak areagotzeko azken helbururekin.
BAKUNTZA eta MERKATARIren aurkezpena datorren urriaren 2an egingo da, arratsaldeko 18: 00etatik aurrera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregiaren arkupetan kokatuta dagoen Etorkizuna Eraikiz Gunean.
Ekimen hau honako publiko objektiboari interesatu dakioke:
- Enpresa eta enpresa-elkarteei.
- Eskualde Garapenerako Agentziei.
- Udaletako merkataritza-dinamizazio teknikariei.
- Merkatarien elkarteei.
- Lan-munduan sartzen laguntzen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeei.
Viewed 92 times