BAILARA Enpresa Elkarteak, " Nola erakarri eta atzeman talentua " jardunaldia antolatu du.

BAILARA Enpresa Elkarteak, " Nola erakarri eta atzeman talentua " jardunaldia antolatu du.

Jardunaldiaren helburuak hauek dira:

  • Erakundearen estrategia eta testuingurua aztertzea, baita talentua erakartzean dituen ondorioak ere.
  • Talentu markako estrategia bat garatzeko prozesu osoa aztertzea.
  • Jarraitu beharreko pauso metodologikoak zehaztea, bai eta pauso bakoitzean garatu beharreko mekanismoak eta funtsezko puntuak ere.

 Jardunaldia ondorengo galderei erantzuten saiatuko da:

  • Zein testuingurutan mugitzen gara talentua erakartzeko eta finkatzeko?
  • Zer pertsona/profil erakarri behar ditugu?
  • Zer eskaintzen diegu? Zein da gure balio proposamena?
  • Nola diseina ditzakegu gure erakarpen profilen aurrean ospea sortzeko estrategia eta ekintza plana?

Lan jardunaldia, MUko Enpresagintzako ikertzaileek zuzenduko dute.

Lan jardunaldia, 2024ko martxoaren 11n egingo da, goizeko 9.00tan hasi eta LKSren eraikuntzan dagoen Sala Plazan, Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan.

Lan jardunaldiak lau ordu inguruko iraupena izango du.

Partaidetza irekia izango da, nahi duen ororentzat. Horretarako, izena eman beharra dago, morobengoa@isea.eus helbidera mezua bidaliz.

Ekintza hau, BAILARAk bideratutako Bailara Adimentsua proiektuaren barrenean kokatzen da eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 2023an plazaratu dituen laguntzen deialdiaren babes ekonomikoa jaso du.

like0

Viewed 25 times