4.0 Formakuntza Pilula: Robotika Kolaboratiboa.

4.0 Formakuntza Pilulak “Industria 4.0” ren atzean dauden gai ezberdinak argitara ematea helburu duen ekimen bat da.

  • Helburua: Ezagutu eta ulertu Robotika Kolaboratiboa industria 4.0 ingurune batean.
  • Metodología: 1h 30min inguruko saio teoriko bat xehetasun praktikoekin.
  • Hizkuntza: Gaztelera
  • Honek Emana: Nestor Arana

Datorren jardunaldi honetan Robotika Kolaboratiboaren inguruan jardungo dugu, terminoak robot industrialen belaunaldi berri bat definitzen du, zeinak pertsonekin elkarlanean diharduten, espazio fisikoa konpartituz, robotika industrialaren aplikazio tipikoetan behar diren ohiko segurtasun murrizketarik gabe. Bere ezaugarriak dira, besteak beste, malgutasuna, irisgarritasuna eta programatzeko nolabaiteko erraztasuna.

Jardunaldia Nestor Arana, Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza fakultateko “automatización inteligente” taldeko koordinatzaileak, zuzenduko du. Modu berean Iruña Tecnologías de Automatización enpresaren robot bat ekarriko digute adibide praktikoetarako.

DATA: Irailak 21
NUN: GARAIA Parke Teknologikoa
ORDUTEGIA: 09:30 – 11:00

 

like0

Viewed 207 times