2023ko ekitaldiaren aurrean enpresek dituzten aurreikuspenei buruzko azterketaren emaitzak.
MONDRAGON Unibertsitatea Enpresagintza Fakultateak & MIK, LKS NEXTek eta ISEAk, 2023ko ekitaldiari begira enpresa aurreikuspenei buruzko azterlana egin dute.
Ikerketaren helburua euskal enpresen aurreikuspenak ezagutzea izan da, baita kudeaketa estrategiak eta lehentasun garrantzitsuenak ere, ondoren emaitzak Euskadiko enpresen artean zabaltzeko asmoz.
Ikerketa hau egiten lagundu diguten enpresen eta pertsonen laguntza eskertu nahi genuke.
Erantsitako estekak azterketaren emaitzak deskargatzeko aukera ematen du:
Inkestaren emaitzek agerian uzten dute enpresa kudeaketako berrikuntza sustatu behar dela, lehiakortasun ekonomikoaren estrategia gisa.
Ondorioz, MONDRAGON Unibertsitatea Enpresagintza Fakultateak & MIK, LKS NEXTek eta ISEAk, enpresa kudeaketako berrikuntza sustatzeko jakin-min erkidegoa eratzeko akordioa lortu dute.
Atxikipen askeko jakin-min erkidego hau, Unibertsitate, Ikerketa eta enpresen artean sortuko da, eta eginkizun hauek izango ditu:
- Enpresa kudeaketak lurralde lehiakortasunean duen garrantzia hedatzea.
- Enpresa kudeaketaren arloan ikerketa sustatzea.
- Enpresa kudeaketaren eremu berritzaileetan modu eraginkorrean saiakuntzak egitea.
- Enpresa kudeaketako jardunbide aurreratuak partekatzea eta hedatzea.
Jakin-min erkidego honetan parte hartu nahi baduzu, bidali atxikimendu mezu bat helbide elektroniko honetara: kudeaketa.perspectivas2023@mondragon.edu
Viewed 75 times