2 puntuk lerro bat definitzen dute, 3 puntuk plano bat eta 475... ELKARBIDE sarea!

ISEAk kudeatutako sare soziala da ELKARBIDE . Bere helburua informazioak partekatzea da eta Berrikuntza eta Ekintzailetzaren alorrean MONDRAGONen barruan garatzen diren jardueren berri ematea. (Begira erantsitako fitxategia).

Gaur egun ELKARBIDEn 475 pertsona daude, eta pertsona horiek hainbat komunitate tematikotan parte hartu dezakete:

  • ELKARGUNE: Komunitate honek MONDRAGONen barruan egiten diren ekintzailetza jardueren gaineko informazioa jasotzen du.
  • PERISKOPIOA: Produktu, zerbitzu eta negozio eredu berrien Prospektiba informalerako komunitatea.
  • OLDARRA: MONDRAGONeko Ingeniaritza eta Zerbitzu Dibisioaren komunitatea. I+G-rako laguntza publikoen deiei buruzko alerta zerbitzuak jasotzen ditu.
  • SAIOKA: SAIOKAren aurreko edizioetan parte hartu duten ekintzaileek osatutako komunitatea.
  • MONDRAGON Health: MONDRAGONeko Sustapen Zentroak dinamizatzen duen komunitatea, Sektore Sanitarioaren eta Soziosanitarioaren buruzko berriak hedatzen duena.
  • SMART Community: Adimenezko Hirietako lotutako teknologietan interesa dutenen topalekua.
  • Industriako Interneta: Industria 4.0 paradigmari lotutako teknologietan interesa dutenen topalekua.

ELKARBIDEn www.elkarbide.com helbidetik sar daiteke, eta sarbidea MONDRAGONeko enpresetako langileentzat da, aurrez izena emanda. 

Egin bat MONDRAGONeko Berrikuntza eta Ekintzailetzaren komunitaterik handienarekin. Parte hartu ELKARBIDEn!

like0

Viewed 110 times