Ko-dozentzia estrategiak ezagutzeko eta eredu horren praktikan trebatzeko ikastaroa, online.
“Ko-dozentzia bidezko esperientzia gelan” ikastaroak 20 orduko iraupena du eta maiatzaren 3an hasiko da.

Maiatzaren 3tik ekainaren 4ra, online eskainiko den Ko-dozentzia bidezko esperientzia gelan 20 orduko ikastaroa eskainiko du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak.
Ikastaroan parte-hartzaileak prestatuko dira irakaste prozesua modu konpartituan eskaintzea helburu duen ko-dozentzia ereduan. Hala, landuko dituzte eredu kooperatibo horrek oinarri dituen irizpide pedagogikoak eta ezaugarri praktikoak. Gainera, ko-dozentzian diseinatzeko estrategiak eskuratzeaz gain, ikasleek ezagutuko dituzten hainbat eskoletan abian jarritako ko-dozentzia praktika onak.
Online emango den ikastaro honek hiru modulo ditu:
- Ko-dozentziaren oinarriak.
- Ko-dozentziaren hautu pedagogikoak:
- Rolen banaketa.
- Ko-dozentzia esperientziaren diseinurako estrategiak.
- Ebaluaziorako estrategiak.
- Ko-dozentzia esperientziak ezagutu.
Dagoeneko irekita dago izen-ematea. Ikastaroaren gaineko informazio gehiagoren bila, interesatuek jo dezakete Fakultateko Idazkarita Akademikora:
Nagore Eskibel (Idazkari Akademikoa)
Iturria: mondragon.edu
Viewed 133 times
