Jardun biko kudeaketaren sekretu guztiak zure eskura.

Jardun biko enpresatzat hartzen dira ustiapen jarduerak aldi berean egiten dituzten erakundeak, hau da, egungo produktu, merkatu eta negozioei etekina ateratzen dietenak, eta esplorazioa, etorkizun iraunkorra eraikitzeko negozio aukera berrien bilaketa areagotuz.

Azterketa enpirikoek ondorioztatu dutenez, epe luzera, jardun biko enpresek epe laburreko orientazio enpresak baino askoz etekin handiagoak lortzen dituzte, bai hazkundean, bai errentagarritasunean eta enpleguan.

Oraina eta Geroa Uztartuz, ETORKIZUNA ERAIKIZ ekimenean garatutako proiektua da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia eta Gizarte Berreskurapenerako Plangintzako zatia dena, eta Jardun biko enpresaren eredu bat garatzea du helburu nagusitzat.

Testuinguru horretan kokatzen da jardun biko Enpresari buruzko Trebetasun Taldearen sorrera.  rebetasun Taldeak helburua, jardun biko Enpresari buruzko prestakuntza ematea da eta parte hartzaile bakoitzak eramango duen kasu zehatzari aplikatzea. (Ikus erantsitako aurkezpena)

Trebetasun Taldean parte hartzea:

    Irekia da,

    Doakoa da…

Jardun biko Enpresaren Eredua ezagutu eta erabili nahi duten Gipuzkoako enpresa guztientzat.

Parte hartzeko, izena eman behar da:

  •     Telefonoz, 943 104 245 zenbakira deituz.
  •     Posta elektronikoz, helbide honetara: morobengoa@isea.eus

Izan zaitez partaide Jardun biko Enpresari buruzko Trebetasun Taldean!

 

 

like0

Viewed 74 times